XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sastakai muturra ongi zorrozturik, eskulangilleak tajutzen ari dan tresnari dagokion kakoa lortzen du.

Ortarako txinguraren ertzaz baliatzen da, berorren gaiñ maillukatzen duelarik.

Bere lanari jarraiki, puxka artu eta estokara edo tornura darama.

Or otzean marruskatzen du agoa ongi zorroztuta uzten diolarik.

Muturra bear bezela zorroztuta, bein berriro surtan berotzen du gereiz margo bizia artzeraiño; gutxi beroturik ordea, ta bereala urtegian sartzen du bear duen aogozoa izan dezan, tresnaren egokitasunari dagokionez.

Iñoiz ba-daki altzairuzko muturra moldatzean ogei edo ogeitamar zentimetro bidean gaiñontzeko burnizko zatiarekin sugaldatzen ere.

Angel Zugarramurdik oso gutxitan tajutzen du orain errakia deritzaion tresnarik, bere erritar eta kaikugille Prantzisko Larretxea bai du bezero bakarra, lendik dakigunez Sunbillan bizi dena.